Proiektuak
Eskolako Agenda 2030
Eskola Agenda 2030 jasangarritasunerako hezkuntza-programa bat da, EAEn Eusko Jaurlaritzak sustatua, Ingurugelaren bitartez (Ingurumen Hezkuntza eta Didaktika Zentroak).
Helburua da ikasleen ingurumen-hezkuntza eta sentsibilitatea sustatzea eta garapen jasangarriaren aldeko toki-prozesuetan parte hartzea.
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak onartu zuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda eta 17 helburu ezarri zituen.
Aurten bi helburu landuko dira:
- 11. Helburua: Hiri eta Komunitate jasangarriak.
- 12. Helburua: Osasuna eta ongizatea.
Unamuno institutuan ekimen ezberdinak planteatuko dira:
- Unamuno Bihotz berdea: Eskola ortua eta irakasleentzako honen inguruko ikastaroa.
- Hamaiketako osasuntsua: Fruta brotxetak.
- Sentsibilizazio ekimenak: Azterkosta erakusketa, ad.
- Geletako espazioen transformazioa: naturarako elementuekin dekorazioa,landareen presentzia, naturaren irudiak…
- Birziklatzeko edukiontziak: Ikastetxeko birziklatzeko edukiontzien puntuak berraztertu eta edukiontzi berriak jarri beharko lirateke.
- Txangoak: Osasun larrialdi egoera amaitutzat emanda, natura ezagutzeko eta goxatzeko irteerak antolatuko ditugu.


